XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatu Jeneralak: Burgesia, 1789 urtetaraino Herriaren estrukturetan sartzen doa emeki-emeki abiatzen delarik (monarkia absolutuaren sasoinean).

Burgesia honek liberal ispirituz eta razionalismoz horniturik, iraultza desiratzen zuen, hots, aginteaz jabetzea.

Eta 1789 an heldu zen, Frantzes Iraultzarekin, hauen garaipena.

Euskal-burgesia gure herriaren faborezko askatasun-moldea herri-eskubide orotara hedatzeko asmoz zebiltzan.

Jendeak, baita, egiazko kausa konprenitzeke ere, eta beldur apur batetan, desiratzen zuen iraultzak zekarkean aldakuntza.

Alabaina, Frantzes Estatu Jeneralak batzarrera deitzeko erak (senekalien bidez) ilundu zuen eguraldia eta susmo gaiztoak hartu zituen.

Funtsean, frantzes Estatuak euskal estruktura bere baitan hartuaz, gure askatasun oro xahutzea zuen helburu.

Herriaren gida Kaizta zuan diputatuak hautatzerakoan ongi nabaritu zen.

Halere, zuberotarrek erraz onartu zuten berrikeria.

Ez, ordea, behenafartarrek, eta Erregeren alde jokatzea erabakirik, eta hau dela bide, ordezkariei zenbait eskubide zizkien mugatu.

Hauek proposamendua ona zen Kasuan soilki onar zezaketean, baina ez, ordea, Nafarroaren eskubide bereziak hukitzen bazituen.

Lapurdi, Landetako seneskaliara bildu behar bazuen ere ondo eta legez, Luis XVIengandik hartu zuen Biltzarra Ustaritzen biltzeko baimena.

Biltzar honek Garat anaia biak mandataritzat hautatzea erabaki zuen.

Ez zuten nolanahiko eginkizuna bete geroko euskaldunen gertaeretan, bien ala biek.

Abuztuaren 4 an (1789 urtean) arras haizatu ziren Euskal-Herriaren autonomia esperantzak.

Euskal-diputatuek, Garat anaien bultzadaz eta burges ideolojiaren garaipenez, herriak emaniko mamei tradizio egin zioten, 10en artikuloa onartuaz eta, beraz, euskal probintzien eta biltzarren eskubideak deseginaz, antzinatiko gure herriaren autonomia xahutzen zelarik.

Ondorioek laster eman zuten frutua.